- Hasiera
- Proiektuak

Itsas-zaldi muturmotza
- Ilustrazio zientifikoa
- Teknika mixtoak: grafitoa eta ilustrazio digitala
Itsas zaldi muturmotza (Hippocampus hippocampus) sakonera txikiko uretan bizi den arraina da. Forma kurbatua du, eta buruak, zaldi baten burua gogorarazten du. Horregatik, ozeanoko espezierik berezienetako bat da. Kamuflajean adituak dira, eta horrek inor ohartu gabe ibiltzen laguntzen die.
Txikia izan arren (15 zentimetro besterik ez, batez beste), espezie honek bitxikeria ugari ezkutatzen ditu. Adibidez, arra da arrautzak inkubatzen dituena! Emeek arraren sabelean dagoen poltsa berezi batean uzten dituzte arrautzak, eta bertan garatzen dira eklosionatu arte.






Ideia
Ilustrazio zientifiko zehatz bat sortzea, itsas zaldi ar baten eta eme baten arteko desberdintasun anatomiko eta morfologikoak modu argi eta erakargarrian erakusten dituena.
Emaitza
Tonu urdinxkak dituen ilustrazio zientifikoa, itsa zaldi ar eta eme baten xehetasun anatomiko garrantzitsuenak nabarmentzen dituena. Hainbat ezaugarri nabarmentzen dira bertan, hala nola burua bere mutur bereizgarriarekin eta isats kiribildua. Xehetasun horiek argi eta zehatz nabarmentzeko, arkatzezko ilustrazio monokromatiko bat aukeratu zen, alderdi anatomikoak argiago erakusteko.
