- Hasiera
- Proiektuak

Kardala – 20 urte
- Ilustrazio zientifikoa
- Ilustrazio digital bektoriala
Kardala LHII Lanbide Heziketako Zentro Integratua (CIFP) Mutrikun dago eta akuikulturan espezializatutako prestakuntza ematen duen erakunde publikoa da. 20. urteurrena zela eta, ikastetxeak data berezi hori fatxadarako ilustrazio batekin ospatzea erabaki zuen, bere ibilbidea eta hezkuntzarekiko eta itsas ingurunearekiko konpromisoa islatuz.






Ideia
Ikastetxearen kanpoaldeko fatxadarako kartel edo horma-irudi bat sortzea, zentroan egiten duten lana irudikatzeko.
Emaitza
“Kardala 20 urte” testua ageri den ilustrazioa diseinatu zen, zentroan bertan hazten edo ikertzen diren hainbat espezie irudikatzen dituena, hala nola, arrainak, zefalopodoak, krustazeoak, mikroalgak…
Emaitza hau lortzeko baldintza horiek betetzen zituzten hasierako hiru proposamen egin ziren. Azken aukera hautatu ondoren, irudian agertuko ziren espezieak definitu ziren.
