Gipuzkoako polinizatzaileen gida laburra

Inoiz galdetu al diozu zeure buruari ezagutzen dituzun ezti-erleez gain, zein animaliak egiten duen polinizazioa bezalako prozesu biziki garrantzitsua? Gipuzkoako landa, baso, herri edo hirietan ikus ditzakegun polinizatzaileen gida txiki honen bidez, animalia hauen dibertsitatea aztertu ahal izango duzu. Guzti horiek, neurri handiagoan edo txikiagoan, hainbat faktoreren mehatxupean daude, horien artean, klima-aldaketa. Naturazale amorratua izan, edo aldiz, polinizatzaile eta klima-aldaketaren mehatxuaren inguruko jakin min handiko pertsona bat besterik ez, gida honek polinizatzaile ezberdinak ezagutu eta horiek hobeto zaintzeko aukera eskaintzen dizu. Irten kalera eta behatu zure bizilagun polinizatzaileak! Begiratu loreen artean gidan agertzen den intsekturen bat dagoen, edo, besterik gabe, ikusi zein intsektu dabilen lorez-lore. Ziur polinizazioan lan egiten duten intsektuen aniztasunak zur eta lur utziko zaituela.

Ideia

  Proiektu honen helburu nagusia Gipuzkoan dagoen polinizatzaile aniztasunaren zati bat erakustea izan zen, herritarren kontzientzia eta ezagutza areagotzeko. Espezie horienganako estimu handiagoa sustatu nahii zen, eta aurrez aurre dituzten mehatxuei buruz sentsibilizatu, hala nola klima-aldaketari buruz.

Emaitza

Helburu hori lortzeko, ilustrazio zientifikoen bilduma bat garatu zen, intsektu horietako batzuen gida xehe eta irisgarri bat osatzen dutenak. Ilustrazioek, arreta handiz landuak, hainbat espezie identifikatzeko aukera ematen dute, bai eta erle meliferoetatik haratago polinizatzaile ugari daudela nabarmentzeko ere. Guztira 8 espezie ilustratu ziren, 2 espezie polinizatzaile talde bakoitzeko. Intsektu horiek ezagutzea funtsezkoa denez haiek babesteko, horien ezagutza sustatu nahi da.  * Gida hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren aldaketa klimatikoaren arloko ikerketa eta berrikuntza proiektuetarako beken programaren bidez finantzatu da.  “Aldaketaren burrunba” proiektukoaren baitan eta Aranzadiko entomologia departamentuak gainbegiratuta sortu da. Ezagutu proiektua