Koloretako intsektuak

Sua Argitaletxearekin argitaratutako liburu honek ilustrazio teknika ezberdinak ikasteko modu dibertigarri eta hezitzailea eskaintzen du, gure inguruko polinizatzaileen behaketa hobetzen den bitartean. Ariketa praktikoen bidez, irakurleek marraztuz goza dezakete eta, aldi berean, gehiago jakin erleek, tximeletek eta beste intsektu batzuek biodibertsitatean jokatzen duten ezinbesteko zereginaz. Ingurua beste modu batean arakatzeko gonbidapena luzatzen du liburuak.

Ideia

Proiektu hau Euskal Herriko Unibertsitateko Ilustrazio Zientifikoko Master Amaierako Lanaren parte gisa sortu zen, gure inguruko intsektu eta polinizatzaileei buruzko ezagutza hobetzeko asmoz. Helburua izaki ñimiño horiekiko kontzientzia areagotzea zen, “ezagutzen ez dena ez baita zaintzen”. “Polinizatzaileen mundu liluragarria eta horien garrantzia publiko gazteari hurbiltzea zen asmoa, ekosistemako eragile txiki baina erabakigarri hauekiko balorazio eta errespetu handiagoa sustatuz.

Emaitza

Ezagutza hori komunikatzeko aukeratutako modua marrazkia izan zen, behatzeko eta ikasteko modu bikaina baita. Ilustrazioari beldurra galtzeko eta behaketa gaitasuna hobetzeko hainbat teknika erakusten hasten da liburua, polinizatzaileen munduan barneratzeko funtsezko tresnak baitira. Liburuan zehar, polinizazioa zer den azaltzen da hainba ilustrazio koloretsuren bidez, eta jarduera interaktiboek ikusleak marrazkiaren bidez ikastera bultzatzen dituzte, behaketa praktikan jartzeko. Azkenik, liburuaren amaieran intsektu polinizatzaileei buruzko atala aurki dezakegu, baita Euskal Herriko polinizatzaile nagusien gida txiki bat ere, hauen inguruko zenbait datu bitxirekin. Horren guztiaren helburua gazteak heztea eta izaki txiki horiek babesteak duen garrantziaz eta biodibertsitatea eusteko egiten duten lanaz kontzientziatzea da.