- Hasiera
- Proiektuak

Polinizatzaileen laginketa
- Gipuzkoako Foru Aldundiko beken bidez finantziatutako proiektua, Aranzadiko entomologia sailaren zuzendaritzapean sortua
- Teknika digitalak









Ideia
Edozein komunikazio proiektutan garrantzitsua da jendeak datu eta ebidentzia zientifikoetan konfiantza izatea. Testuinguru horretan, proiektuaren helburua publikoari gure inguruko polinizatzaileei buruzko datu ezberdinak nola lortzen diren erakustea da. Kasu honetan, Aranzadi zientzia elkarteko entomologia sailak polinizatzaileen laginketaren funtsezko alderdiak erakustea da garrantzitsuena.
Emaitza
Polinizatzaileen laginketan parte hartzen duten funtsezko kontzeptuak eta urratsak modu ulergarri eta estetikoan erakusteko diseinatutako infografia zientifikoak. Lana egin ahal izateko, Aranzadiko entomologoen lana zuzenean bhatu zen Gipuzkoako Lauhaizeta parkean laginketa jardunaldi bat egiten ari ziren bitartean.
* Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren aldaketa klimatikoaren arloko ikerketa eta berrikuntza proiektuetarako beken programaren bidez finantzatu da. “Aldaketaren burrunba” proiektukoaren baitan eta Aranzadiko entomologia departamentuak gainbegiratuta sortu da.
Ezagutu proiektua
