Ikusezina ikusgarri eta konplexua ulergarri bihurtuz ilustrazio zientifikoaren bitartez
Maddi Astigarraga, naiz zientzia ilustratzailea. Kontzeptu konplexuak ilustrazio erakargarri eta ulergarri bihurtzen ditut.

















[01]Ilusioa
Ilusioa/ideiak
Istorio bat kontatzeko ilusioa edo kontzeptu bat komunikatzek nahia dira lehengaiak. Zientzia edukiren bat komunikatu nahian bazabiltz kontaidazu lehen bilera batean. Hala ideiak partekatu ditugu eta hartzaileen, estiloaren, proiektuarentzako ikuspegi onenaren nahiz aurrekontuari buruz ere hitz egingo dugu.

[02]Ikertu-ezagutu
Ikertu-ezagutu, behatu eta ulertu
Zirriborroekin hasi aurretik, informazioa biltzeko una da. Behar-beharrezkoa da kontatu nahi duguna, ilustratu beharreko espeziea, komunikatuko dugun prozesua… ondo ezagutzea.

[03]Sortu
Sortu
Una vez Ikerketa eta datu bilketa amaitu ostean, marrazketari ekiteko garaia da.
- Lehen zirriborroa: proiektuaren muina atzemateko.
- Zuzenketa eta aldaketak: Zeu zara aditua, eta, beraz, zure zuzenketak eta iradokizunak aditu eta aplikatuko ditut dena zuzen egon dadin.
- Bein betiko zirriborroa.
- Xehetasun txikien magia: Koloreak, bolumena eta textura lantzeko unea da, ilustrazio fintzekoa.
- Azken zuzenketak eta xehetasunak
- Ilustrazio bukatuta dago!

[04]Partekatu
Partekatu
Prozesuaren azken urratsera iritsi gara. Ilustrazio prest dago ezagutza zientifikoa munduarekin partekatzeko!

Zerbitzuak
Bihurtu ezagutza zientifikoa ilustrazio erakargarri eta helarazi zure mezua. Elkarrekin egingo dugu. Azaldu zure proiektua eta transmititu nahi duzun edukia eta ni arduratuko naiz zure ideiei forma eta kolorea emateaz.
Ilustrazio zientifikoa
Aldizkari, egunkari, liburu, kartel, tesi-azal, arikulu zientifiko eta abarretarako ilustrazio zuzne eta zehatzak.
Ilustrazio editoriala eta dibulgazioa
Zientzia guziontzat eskuragarri.
Infografiak eta datu bistaratzeak
Ilustrazioa eta testuen konbinazioa ezagutza urrunago irits dadin.
Marraztu ezagutzeko: ahur gazte eta helduentzako tailerrak
Arakatu teknika ezberdinak eta ikasi ingurua zientzia ilustratzaile batek bezela begiratzen.
Proiektuak
- Teknika mixtoak
- Ilustrazio zientifikoa
Ilustrazioak giza neuronen aniztasunaren zati bat erakusten du. 2023ko “Illustraciencia” ilustrazio zientifikoko nazioarteko lehiaketan ilustrazio irabazlea izan zen “Año Cajal” kategorian.
- Teknika digitala
- Ilustrazio zientifikoa
Ilustrazio hau “Polinizatzaileen gida laburraren” parte da. Bertan Gipuzkoako baso, zelai, herri nahiz hirietan ikus ditzakegun 8 espezie ikus daitezke.
- Teknika digitala
- Ilustrazio zientifikoa
Pinguicula grandiflora landare haragijalearen lamina botanikoa.
- Teknika digitala
- Infografiak eta datu bistaratzeak
Hilabeteroko kolaborazioa EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin. Bertan, gai ugari lantzen dira bere protagonistaren, Kiñu trikuaren, ikuspuntutik.