- Hasiera
- Proiektuak

Aldaketa inguruan
- Gipuzkoako Foru Aldundiko beken bidez finantziatutako proiektua, Aranzadiko entomologia sailaren zuzendaritzapean sortua
- Teknika digitalak
Proiektu honen helburua herritarrak sentsibilizatzea da, Gipuzkoako polinizatzaileen garrantziaz eta klima-aldaketaren ondorioz hauek pairatzen dituzten mehatxuez. Datu zientifikoetan oinarritutako ilustrazioen bidez, klima-aldaketek polinizatzaileen habitat eta dinamikaketan eragin ditzaketen aldaketak ikusarazi nahi dira.






Ideia
Klima-aldaketak gure hurbileko inguruneetan izan dezakeen eragina islatzea, polinizatzaileak arriskuan jarriz, jendeak guztiongan eragina duen arazo gisa identifika dezan. Asmoa klima aldaketaren aurrean kontzientzia sortzea eta jarrera proaktiboa sustatzea da.
Emaitza
Klima-aldaketak polinizatzaileengan, landareengan eta, oro har, biodibertsitatearengan dituen ondorioak erakusten dituzten hiru infografia zientifiko.
* Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren aldaketa klimatikoaren arloko ikerketa eta berrikuntza proiektuetarako beken programaren bidez finantzatu da. “Aldaketaren burrunba” proiektukoaren baitan eta Aranzadiko entomologia departamentuak gainbegiratuta sortu da.
Ezagutu proiektua
