- Hasiera
- Proiektuak

Disekzio kit-a
- Ilustrazio zientifikoa
- Teknika mixtoak: grafitoz egindako irudia, teknika digitalekin amaitua
Biomedikuntza ikasten hasi nintzenean, karrerako lehen urtean disekzio kit bat erosteko eskatu ziguten. Ez dut sekula erabili! Urteak eman zituen nire mahaitxoko kaxoian ahaztuta, gaur atera dudan arte. Baina ez disekzioak egiteko, marrazteko baizik.
Biomediku gisa egin nuen bideak ustekabeko aldaketa bat jasan zuen eta azkenean ilustrazio zientifikoa hautatu nuen lan gisa. Eta hemen dago erabaki horren irudikapen grafikoa: nire prestakuntza biomedikorako inoiz erabili ez nuen kit-a orain nire bodegoiaren parte da. Kit hau inoiz erabili izan ez badut ere, gaur egun sortutako iirudiek disekzio batek eskatzen duen zehaztasuna mantentzen dute: lehen zirriborrotik hasi eta amaitutako ilustrazioa lortu arte egindako lerro bakoitzak, xehetasun bakoitzak eta itzal bakoitzak helburu bat baitauka.
Karreran ikasi nuen guztia baliotsua da oraindik, eta nolabait, eragina izan du nire egungo ikuspegian, baina kit honekin bezala, ezagutza horiek erabiltzeko modu berri bat aurkitu dut. Orain ilustratzaile zientifiko baten begietatik begiratzen diot munduari, disekziorako behar den zehaztasun berarekin, eta espero dut bide hori denbora luzez arakatzen jarraitzea.



Ideia
Biomedikuntza graduan erabiltzen den oinarrizko disekzio-kitaren tresnak marraztea.
Emaitza
Oinarrizko disekzio kit baten ilustrazioa, elementu bakoitza txukun antolatuta duena, erabiltzeko prest balego bezala. Arkatzez sortu eta digitalki amaitu zen obra, teknika tradizionalak eta digitalak konbinatuz.
