- Hasiera
- Proiektuak

Giza belarriaren anatomia eta hari loturiko zentzumen organoak
- Ilustrazio zientifikoa
- Akuarelaz eta koloretako arkatzez margotua eta digitalki amiatua
Belarria (a) organo sentroriala da eta ugaztunen kasuan entzumenaz arduratzeaz gain, orekaz ere arduratzen da. Kanpotik datozen sounu-uhinak tinpanoak jasotzen ditu mailuak (b), ingudeak (c) eta ointokiak (d) osatzen duten hezurtxoen kateari esker transferitzen dira erdiko belarrian zehar. Azken hezurtxoak, hots, ointokiak, labirinto edo barne-belarrian (e) eragiten du. Labirintoa bi zatitan banatuta dago eta bakoitzak bere funtzioa du. Bestibulua eta hodi erdizirkularrak oreka mantentzeaz arduratzen dira, gandor anpularren (g) eta makula otolitikoen (h) zelula espezializatuei esker. Koklea (f) entzumen-funtzioaz arduratzen da Cortiren organoari (i) esker, tinpanoak jasotako seinale mekanikoa nerbio-bulkada bihurtuz.




Ideia
Giza belarriaren barne-anatomiaren ilustrazio zehatz eta didaktiko bat sortzea zen, espezializatu gabeko publiko bati zuzendua. Ilustrazioaren helburua belarriko atalen egitura eta funtzioa hobeto ulertzen laguntzea da, entzumenarekin eta orekarekin lotutako gaiak irakatsi eta zabaltzeko.
Emaitza
Ilustrazio zientifiko zehatz eta bisualki erakargarria garatu zen, giza belarriaren barne-egiturak irudikatzen dituena. Elementu bakoitza modu indibidualean marraztu zen teknika tradizionalak erabiliz, akuarela eta koloretako arkatzak, kasu. Ondoren, azken konposizioa digitalki muntatu zen, pieza guztiak obra bakar batean integratuz. Anatomia zerbait hotza, urruna eta ez oso deigarria bezala ikusi ohi denez sarri, teknika tradizionalak aukeratu ziren emaitza erakargarriagoa lortzeko.
