Giza neurona aniztasuna

Giza neuronen aniztasun morfologiko handiaren zati bat erakusten du ilustrazioak, mielinarik gabe irudikatuak. Hainbat neurona mota ageri dira, morfologiaren edo polaritatearen arabera sailka daitezkeenak.
  • Neurona multipolarrak: Mota honetako neuronek dendrita izeneko hainbat adarkardura dituzte, gorputz zelularretik sortzen direnak eta axoi bakar bat. Talde honen barruan, neuronak axoiaren luzera kontuan hartuta bereiz daitezke:
    • Golgi I motako neuronak (axoi luzekoak). Adibidez: neurona motorra (a), neurona piramidala (b).
    • Golgi II motako neuronak (axoi laburrekoak). Adibidez: saski zelulak (c) eta zelula pikortsua (d).
  • Neurona bipolarrak: Neurona hauek bi luzapen dituzte, axoi bat eta dendrita bat. Adibidea: Erretinako neurona bipolarra (e)
  • Neurona pseudounipolarrak: Zelula-gorputzetik edo somatik oso gertu bitan banatzen den luzapen bakarra duten neuronak dira. Adibidez: neurona ganglionarra (f).
  • Neurona polobakarrak: luzapen bakarra duten neuronak dira. Adibidez, konoak (g) eta bastoiak (h).
Neurona horiez gain ilustrazioan morfologia bereizgarri duten beste hainbat neurona ere ikus daitezke: Purkinge zelulak (i) eta zelula amakrinak (j).

Ideia

Neuronen 3D forma eta aniztasuna erakustea, biologiako liburuetan ohikoa den irudikapen kanonikotik harago.

Emaitza

Giza neuronen aniztasun handiaren zati bat erakusten duen ilustrazioa. Lehen zirriborro batekin hasi zen proiektua, zirriborroak garatzeko oinarri gisa balio izan zuena, eta zirriborro horiek hainbat etapatan doitu eta hobetu ziren. Azken konposizioa zehaztu ondoren, arkatzez egin ziren ilustrazioak, xehetasunak nabarmentzeko tonalitate desberdinak lortuz. Ondoren, irudiok eskaneatu ziren eta, ondoren, azken ilustrazio digital batean integratu. Arkatzez egindako itzalak eta atzealde beltzak neuronen hiru dimentsioko itxura nabarmentzeko eta nahi zen sakontasun-itxura lortzeko balio izan zuten.