- Hasiera
- Proiektuak

Ikusezina
- Jot Down Kids aldizkarian argitaratutako ilustrazioa
- Teknika digitalak
Ikusezintzat hartzen dugu gure begiz ikusteko gai ez garen oro. Ikusezina zen ilargiaren aurpegi ezkutua ere, harik eta 1959an argazkia ateratzea lortu zuten arte.
Zenbaitetan, ikusezintasuna ez da objektuen, pertsonen edo astroen berezko ezaugarri bat. Batzuetan geuk bihurtzen ditugu ikusezin, gehiago begiratu nahi ez dugulako, ikusi nahi ez ditugulako.
Ikusezinak eta ikusezin bihurtuak izan dira emakume zientzialariak ere, Otsailaren 25ean izan ezik! Badirudi egun horretan baten batek ikusgarri izateko ahalmena lortzen duela, ondoren, gainerako 364 egunetan berriz ezkutatzeko. Baina ilargiaren aurpegi ezkutua bezala, emakume zientzialariak ere hor daude, eta hortxe jarraituko dute ikusi edo ez.
Hementxe, zuen begien aurrean 3 emakume zientzialari, argi eta garbi ilustratuak, euren ikerketei eta aurkikuntzei esker munduarentzat ordurarte ikusezin ziren hainbat aspektu ikusarazi zituztenak (ezkerretik eskubira):
- Cecilia Payne-Gaposchkin
- Inge Lehmann
- Rosalind Franklin



Ideia
Proiektuak emakume zientzialarien eragina eta ekarpenak nabarmendu nahi ditu, haietako hiruren lanak erakutsiz eta haien lorpenak eta ondarea balioan jarriz. Ilustrazioaren helburua ez zen soilik emakume zientzialarien izenak nabarmentzea, baita haiek ikusgarri egitea ere, euren izena eta izanari garrantzia emanez. Era berean, euren ikerketei esker, munduarentzat ikusgarri egin zuten ezagutza ere erakutsi nahi izan da.
Emaitza
Hiru zientzialariren erretratuak eta haien aurkikuntzak eta lan-eremuak irudikatzen dituzten elementu bisualak konbinatzen dituen ilustrazioa. Hori dela eta, Cecilia Payne izarrez inguratuta agertzen da, Inge Lehman bere aurkikuntza erakusten edo Rosalind bere masailean X izpien difrakzio bidez lortu zuen DNAren irudia duedala.
*Ilustrazio hau Ciencia Jot Down 2022 lehiaketaren irabazlea izan zen ilustrazio modalitatean eta ondoren Jot Down Kids aldizkarian argitaratu zen.
