Kiñuren begirada

Hilero, azkenengo ostiralean, Kiñuk Zientzia Kaiera bloga bisitatzen du. Kiñuren begirada triku txikiaren tartea da eta haren eskutik blogeko egileek argitaratu duten gai zientifikoren bati buruzko daturik bitxienak ekarriko ditu. Argitalpen guztiak Zientzia Kaiera blog-ean ikus daitezke.

Ideia

Blogaren egileek landutako gaiei buruzko informazio garrantzitsua modu argi eta erakargarriak aurkeztea, gazteei zuzenduta. Helburu nagusia jakin-mina piztea eta egungo gaiei buruzko ikaskuntza sustatzea da, ikusleen interesekin eta kontsumo-ohiturekin bat egiten duen formatu bisuala erabiliz.

Emaitza

Infografia erakargarrien bilduma, gazteen arreta erakartzeko eta datu garrantzitsuenak modu zuzen eta entretenigarrian transmititzeko berariaz diseinatua. Infografia bakoitzak “zientzia kaiera” webgunean dagoeneko argitaratuta dagoen gai bati heltzen dio, ikuspegi hezitzaile eta dibulgatzaile batekin, irudi deigarriak eta testu laburra uztartuz. Infografia bakoitzak kolore paleta eta estilo ezberdina badu ere, guztietan hari eroalea Kiñu trikua da, gai bakoitza aurkezten duena eta ilustrazio guztietan agertzen dena, kolekzio osoan zehar lotura bisual eta narratiboa sortuz.