Laut dortoka

Laut-dortokaren (Dermochelys coriacea) ezaugarriak erakusten dituen infografia. Hotzaren eta sakoneraren aurrean nola moldatzen den, nola elikatzen den eta zer bizi-ohitura dituen erakusten du. Dortoka hau itsas dortokarik handiena da, 2 metroko luzera izan dezakeelarik. Gainerako itsas dortokak ez bezala, oskol leun eta malgua du. Batez ere ozeano irekietan bizi da eta migrazio luzeak egiten ditu. Animalia ikaragarria bada ere, arriskuan dago habitataren galeragatik, ehizagatik eta itsasoko kutsaduragatik.

Ideia

Laut dortokaren ezaugarri bereizgarriak nabarmenduko dituen infografia erakargarria eta hezitzailea sortzea, publiko orokorra espezie honen ekologiaz eta kontserbazioaren garrantziaz kontzientziatzeko.

Emaitza

Sorkuntza lehen zirriborro batekin hasi zen, azken ideia findu eta definitzeko oinarri gisa balio izan zuena. Ondoren, bere anatomiari buruzko informazio xehean oinarrituta, Sculpey buztina erabiliz dordoka modelatu zen. Behin eredua osatutakoan, hau koloreztatu eta hainbat angelutatik argazkiak atera zitzaizkion perspektiba ideala aurkitu arte. Hortik abiatuta, ilustrazio digitala landu zen, pieza nagusia osatuz eta testuak nahiz bigarren mailako grafikoak txertatuz. *Infografia hau UPV-EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterrean Fernando Baptista irakaslearekin ikasgelako proiektu gisa egin zen. **2023an ilustrazio hau bera Ttakzine aldizkarian argitaratzeko doitu eta moldatu zuten, Javier Barriosen Mar Basurero artikuluarekin batera.