- Hasiera
- Proiektuak

Liztor asiarra – Vespa velutina
- Ilustrazio zientifikoa
- Tinta txinatarra
Liztor asiarraren (Vespa velutina) zuri-beltzeko ilustrazioa, tinta txinatarrez egina, puntillismoaren teknika erabiliz. Teknika honen bidez, tinta puntu txikiak aplikatzen dira irudia eraikitzeko, eta sakontasun eta xehetasun handia lortzen da puntuak metatuz.
Espezie hau jatorriz Asiako hego-ekialdekoa da eta espezie inbaditzailetzat hartzen da Euskal Herrian. Bular iluna du, marra hori fin bat duen sabel beltza eta hanka mutur horiak.



Ideia
Vespa velutinaren morfologia erakustea, puntillismo-teknika erabiliz.
Emaitza
Espeziearen ezaugarri morfologiko nagusiak nabarmentzen dituen ilustrazioa, bere identifikazioa errazteko. Liztorraren alboko bista eta buruaren aurrez aurreko bista marraztu dira bere ezaugarri bereizgarrienak nabarmenduz.
*Ilustrazio hau UPV-EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterrean Carles Puche irakaslearekin egindako ikasgelako proiektu gisa egin zen.
