Kaixo! Ni Maddi Astigarraga naiz
kontzeptu konplexuak irudi deigarri bihurtzen espezializatuko zientzia ilustratzailea. Nire lanaren bidez ideia zientifiko eta teknikoei bizia ematen diet irudi ulergarri eta inspiratzaileak sortuz.
Giza gorputzaren funtzionamenduarekiko jakin minak Biomedikuntza zientziak ikastera eraman ninduen.
Marrazketarekin izandako lehen kontaktua
arkatz bat eta etxean bilatutako edozein paperekin izan zen. Agian horrexegatik ditut hain kuttunak teknika tradizionalak. Pixkana, frogak egin eta esperimentatzeko gogoak teknika digitalak probatzera eraman ninduen, eta haietaz ere maitemindu nintzen.
Egun teknika mixtoak erabiliz disfrutatzen dut gehien, teknika tradizionalak digitalekin nahastuz.
Zientzia komunikatzaile naizenez
ezagutzaren hedapenarekiko ardura handia sentitzen dut.
Egun zientzia komunikazioak duen erronka handienetariko bat egiaztatutako informazioa zuzena modu ulergarrian gizarteratzea da. Asmo hori lortzeko ilustrazioa aliatu bikaina da.
Niri buruzko hainbat zertzelada
Izugarri maite dut marraztea
Lan egiteko nire metodoa
Beharrezko denbora eta mimo handia eskaintzen diot proiektu bakoitzari espero bezalako lanak sortzeko.
Nire helburua
Nire lanarekin ikusezina ikusgarri eta konplexua ulergarri egin nahi dut, zientziarekiko jakin mina piztuz.

Kolaborazioak
- EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
- Aranzadi Zientzia Elkartea
- Jot Down Kids aldizkaria
- Ttakzine aldizkaria
Sariak
Illustraciencia 9 ilustrazio zientifikoko lehiaketa internazionaleko irabazlea
- Kategoria: "Año Cajal"
- Urtea: 2023
Ciencia Jot Dow lehiaketako irabazlea
- Modalitatea: Ilustrazioa
- Urtea: 2022
Illustraciencia 9 ilustrazio zientifikoko lehiaketa internazionaleko finalista
- Modalitatea: Ilustrazioa
- Urtea: 2022
Erakusketak
Natura ilustratzen/Ilustrando la naturaleza
- Kokapena: Casa del parque natural de Urkiola
- Urtea: 2025
Ellas ilustran botánica-Green gallery
- Kokapena: Real Jardín Botánico - Madrid
- Urtea: 2024
Itsaspeko fauna eta flora/ Fauna y flora submarina
- Kokapena: Plentzioako Itsas Estazioa
- Kokapena: Plentziako Udaleko Erakusketa Aretoa
- Año: 2023
Fauna y flora submarina del Golfo de Bizkaia
- Kokapena: Plentziako Itsas Estazioa, PiE
- Kokapena: Bizkaia Aretoa
- Urtea: 2022
Natura bisitatuz - Visualizando la naturaleza
- Kokapena: Casa del parque de Valderejo
- Urtea: 2022
- Kokapena: Arabako Natur-Zientzien Museoa
- Urtea: 2021